61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko martxoaren 10eko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, lanpostu huts batzuk lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze prozesuen esparruan.

Alkatearen 2022-0173 Ebazpenaren bidez (2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa) egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoaren arabera; ondoren, alkateak 2022ko uztailaren 15ean emandako 2022-0314 Ebazpenaren bidez zuzendu zen eskaintza hori (akats zuzenketa 2022ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4koan).

Cintruenigoko Udaleko osoko bilkurak, 2022ko azaroaren 2an hartutako erabaki baten bidez, toki erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25eko bilkuran hartutako erabaki batzuen bidez, deialdi bat onesten da lanpostu huts batzuk, hurrenez hurren, merezimendu-lehiaketaren bidez eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 12koa).

Ikusirik uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 10. artikuluan jasotako aurreikuspenak, egonkortzeko lan-eskaintza publikoan agertzen diren lanpostuak betetzeko lekualdatze-lehiaketei aplikatu beharreko araudiari buruzkoak.

Kontuan harturik sindikatuekin izandako negoziazioa Negoziazio Mahai Orokorrean.

Kontuan harturik udal kontu-hartzailetzak 2023ko otsailaren 21ean egindako txostena, lanpostuak betetzeko behar den kreditua dagoen aztertu eta gastua fiskalizatzeko adostasuna ematen duena.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak ematen dion eskumena erabiliz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1. Deialdia eta haren oinarriak onestea I. eranskinean zehazten diren lanpostu hutsetarako, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera.

2. Deialdi hau eta haren oinarri eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatutako eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lekualdatze-lehiaketaren prozeduraren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, zeina egiten baita abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Lan-araubideko lanpostuak betetze aldera deialdi honen arabera izendatzen diren izangaiek izanen dituzte Langileen Estatutuan, ematen diren xedapen espezifikoetan eta sinatzen diren hitzarmen kolektiboetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak, eta I. eranskinean zehaztutako araubidean sailkatuta geldituko dira.

1.3. Prozesu honen ondoren hutsik geratzen diren lanpostuak merezimendu-lehiaketaren eta/edo oposizio-lehiaketaren bidez egitekoa den egonkortzeko hautaketa-prozeduran sartuko dira.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 10. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua), aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Lekualdatze-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Parte hartzen ahalko dute Cintruenigoko Udaleko langile finkoek, deialdiaren xede den lanpostu berean jarduteko izendatuak badaude eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude.

b) Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin aipatutako baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoera horretan gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko esleipena lorturik.

c) Ezaugarrien taulan hala zehazten bada, eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen ekainaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

3.2. Deialdi honetako lanpostuak gero osatzen ahalko dira hutsik dauden lanpostuekin, zehazki, kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran, helarazten dion egunean hutsik daudenekin.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez, https://cintruenigo.sedelectronica.es/info.0 estekaren bidez eta II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 10 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak.

Ez da tasarik ordaindu behar azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik, halakorik ez baitago jasota udal araudian; inguruabar hori ezaugarrien taulan ere zehaztu da.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskaera aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Merezimenduak autobaloratzeko inprimakia (III. eranskina), behar bezala beteta eta sinatuta.

–Ezaugarri taulak hala zehazten badu, eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearekin bat etorriz, erantsiko da abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo bat, ezaugarri teknikoen taularen arabera adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan jardun ahal izateko.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta eta alegatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, beharrezkoa dela uste badu.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia izendatuko da behin deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitaratuko da deialdiaren ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan.

5.2. Epaimahaia osatzerakoan, gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Epaimahaia osatzen duten kideek ez dute eduki beharrik lanpostuan sartzeko eskatzen den titulazioaren ezagutza-arlo bereko titulurik, ez eta ikasketa maila bereko titulurik edo goragokorik ere.

5.4. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.5. Epaimahaia lekualdatze-lehiaketaren balorazioa egin aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.6. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.7. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.8. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 10 egun naturaleko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi, eta aginduko da argitara dadila toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

6.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hiru egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu. Agiri horiek guztiak esteka honen bidez eta eskabide orokorraren bidez aurkeztu beharko dira: https://cintruenigo.sedelectronica.es/info.0

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

6.4. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela erabaki honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak.

Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Lekualdatze-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak. Baloratuko diren merezimenduak.

7.1. Bakarra: Cintruenigoko Udalean, deialdiaren xedeko lanpostu berean egindako zerbitzuak: 1 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

Lehiakideak puntuetan berdindurik baldin badaude, ebatziko da Cintruenigoko Udalean zerbitzu ematen denbora gehien daramanaren alde. Berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak horretarako berariaz eginen duen zozketa bakar baten bidez erabakiko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.2. Lehiakideei ebazpen bidez esleituko zaizkie lanpostuak, prozesuaren ondoriozko lehentasun hurrenkeraren arabera lanpostu hutsak aukeratu ondotik. Prozeduran parte hartzen duten pertsona guztiak egun berean laneratuko dira, ebazpenean ezartzen den egunean.

7.3. Egonkortze prozeduretan lanpostuak adjudikatu aurretik formalizatuko da lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozeduren ebazpena.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko du toki erakundearen atariko web fitxan (ezaugarrien taulan zehazten da), eta 5 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

8.2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dizkio, lanpostuak aukeratzeko.

9.–Lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Alkateak lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen du, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek 5 egun naturaleko epea dutela lanpostu hutsak aukeratzeko.

Informazio hori toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

10.–Lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta aginduko du esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

10.2. Esleipen hartzaile diren lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

11.–Datuen babesa.

Izangaiei honako hauek komunikatzen zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Cintruenigoko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Tratamenduaren helburua da lanpostu hutsak betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea) eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearekin (egonkortze prozesuak gauzatzeko neurriei buruzkoa); orobat, helburua da langileak hautatzea eta deialdi honen xedeko lanpostua betetzea.

–Hona hemen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

  • DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.
  • DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa dena.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Legez aurreikusitako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko dira.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez edo datuak babesteko ordezkariaren helbidera joz (dpd@cintruenigo.com).

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es), edo aldez aurretik harremanetan jartzeko datuen babeserako ordezkariarekin, aipatutako helbidearen bidez.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

CINTRUENIGOKO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

BESTE BALDINTZA BATZUK

A37

Administrari laguntzailea

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Udal bulegoa

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa

Ez

A38

Administrari laguntzailea

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Udal bulegoa

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa.

Ez

A57

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Brigada

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa.

Ez

A58

Enplegu teknikaria

B

Lan-kontratudun finkoa

%100

Udal bulegoa

Unibertsitateko gradua, unibertsitateko diploma, Ingeniaritza Teknikoa edo Arkitektura Teknikoa, edo lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura baten lehenbiziko hiru ikasmailak osorik gainditu izana.

Ez

A59

Musika irakaslea (pianoa eta gitarra elektrikoa)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%27,06

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta pianoko eta gitarra elektrikoko espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua edo pianoko eta gitarra elektrikoko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horretako erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A60

Musika irakaslea (akordeoia eta pianoa)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%31,25

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta akordeoiko eta pianoko espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua edo akordeoiko eta pianoko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horretako erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A61

Musika irakaslea (saxofoia)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%44,25

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta saxofoiko espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua edo saxofoiko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horretako erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A62

Musika irakaslea (oboea)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%7,28

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta oboeko espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua edo oboeko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horretako erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A63

Musika irakaslea (tronboia)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%18,75

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta tronboiko espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua edo tronboiko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horretako erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A64

Musika irakaslea (tronpeta)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%46,34

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta tronpetako espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua edo tronpetako espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horretako erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A65

Musika irakaslea (gitarra)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%25,00

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta gitarrako espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua edo gitarrako espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horretako erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A66

Musika irakaslea (pianoa)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%44,25

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta pianoko espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua edo pianoko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horretako erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A67

Musika irakaslea (biolina)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%20,81

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta biolineko espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua edo biolineko espezialitateko goi-mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horretako erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A50

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Brigada

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa.

Ez

A51

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Brigada

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa.

Ez

A52

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Brigada

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa.

Ez

A53

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Brigada

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa

Ez

A54

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Brigada

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa

Ez

A55

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Brigada

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa

Ez

A56

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

Lan-kontratudun finkoa

%100

Brigada

DBHko graduatu titulua, eskola graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo lehen mailako Lanbide Heziketa

Ez

A68

Musika irakaslea (klarinetea)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%10,94

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta klarinete espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua

Edo

Klarinete espezialitateko goi mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A69

Musika irakaslea (flauta)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%7,28

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta flauta espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua

Edo

Flauta espezialitateko goi mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A70

Musika irakaslea (perkusioa)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%13,03

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta perkusio espezialitateko erdi mailako lanbide-titulua

Edo

Perkusio espezialitateko goi mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

A71

Musika irakaslea (hastapena)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%9,38

Musika Eskola

Unibertsitateko diploma edo gradua, Musika Irakasletzako titulua, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo baliokidea, eta edozein espezialitatetako erdi mailako lanbide-titulua

Edo

Edozein espezialitatetako goi mailako ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi mailako irakasle titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana.

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

2.–Betekizunak.

2.1. Parte hartzen ahalko dute Cintruenigoko Udaleko langile finkoek, deialdiaren xede den lanpostu berean jarduteko izendatuak badaude eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude.

2.2. Orobat, deialdian parte hartzen ahalko dute, baldin aipatutako baldintzak betetzen badituzte, lanpostu erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian daudenek, edo nahitaezko eszedentzian daudenek, baldin administrazio egoera horretan gutxienez ere urtebetez egon badira: gisa horretara jardunera itzuliko dira, lanpostu baten behin betiko esleipena lorturik.

2.3. Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere: Nahitaezkoa lanpostu hauetan: A59, A60, A61, A62, A63, A64, A65, A66, A67, A68, A69, A70 eta A71.

3.–Tasak.

Ez dago tasarik.

4.–Deialdiaren web fitxa toki erakundearen atarian: (Helbide elektronikoa).

https://cintruenigo.sedelectronica.es/transparency/754d80a2-233d-408c-9400-5ad43ba358e3/

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka

Alkatearen 2022ko maiatzaren 19ko 2022-0173 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza partziala, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien legea), eta haren akats zuzenketa egiten duen alkatearen 2022-0314 Ebazpena, 2022ko uztailaren 15ekoa (2022ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 4koan, argitaratua).

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/103/28

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/155/20

6.–Deialdia onesten duen erabakia.

Tokiko Gobernu Batzarraren Erabakia, 2023ko martxoaren 10eko bilkuran hartua.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://cintruenigo.sedelectronica.es/transparency/754d80a2-233d-408c-9400-5ad43ba358e3/

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://cintruenigo.sedelectronica.es/transparency/754d80a2-233d-408c-9400-5ad43ba358e3/

Cintruenigon, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2304240