61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2023ko azaroaren 24an hartutako erabakiaren bidez, onetsi da akats zuzenketa egitea deialdi honetan: deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Akatsa atzeman da honako deialdi honen argitalpenean (2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 19koa): deialdia, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurri batzuk ditu hizpide, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hortaz, zuzendu egin behar da.

I. eranskinean, honako hau dioen tokian:

Deialdiaren ezaugarrien taula

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN
ZENBAKIA
PLANTILLA
ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

BESTE
BETEKIZUN BATZUK

R43

Medikua

A

Lan-kontratudun finkoa

%65

Zahar etxea

Medikuntzako graduko titulazioa

Ez

–Honela behar du:

Deialdiaren ezaugarrien taula

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN
ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

BESTE
BETEKIZUN BATZUK

R43

Medikua

A

Lan-kontratudun finkoa

%50

Zahar etxea

Medikuntzako graduko titulazioa

Ez

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hortaz, eskaerak aurkezteko epe berria irekitzen da, 15 egun naturalekoa, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Ez dute eskabidea berriz aurkeztu beharko eskabidea jada aurkeztu duten izangaiek, argitaratutako deialdirako (2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 29koan, argitaratutako deialdia).

Cintruenigon, 2023ko martxoaren 14an.–Patronatuko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2304288