61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BIURRUN-OLKOTZ

Gora jotzeko 23-00019 errekurtsoa, deialdi honi loturik: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion administrari laguntzailearen lanpostu hutsa oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Biurrun-Olkozko Udaleko alkate María Luisa Serrano Echavesek, 2023ko martxoaren 10ean, jarraian hitzez hitz ematen den ebazpen hau eman zuen:

"Biurrun-Olkozko alkate María Luisa Serreno Ehavesen ebazpena, 2023ko martxoaren 10ekoa, zeinaren bidez epatzen baitira Nafarroako Administrazio Auzitegian Alkatetzaren 2022ko azaroaren 25eko 68. Ebazpenaren aurka jarritako 23-00019 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa baiesteak uki ditzakeen eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsonak edo erakundeak. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion administrari laguntzailearen lanpostu hutsa; hori guztia, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Ikusirik otsailaren 17an udal honen erregistroan sartu dela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat, CERMI NAVARRAk (Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien erakundeen batzordea) Alkatetzaren 2022ko azaroaren 25eko 68. Ebazpenaren aurka jarritako 23-00019 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa. Ebazpen horren bidez, hain zuzen, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion administrari laguntzailearen lanpostu hutsa; hori guztia, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Horiek horrela, bat etorriz Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak inpugnatzeari buruz xedatuta dagoenarekin 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua onetsi zuen foru dekretu horrek), eta baliatuz TAOLen 21.1k) artikuluan aitortuta ditudan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari jakinaraztea egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean."

Biurrun-Olkotzen, 2023ko martxoaren 10ean.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2304186