61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOZAR

Lekualdatze-deialdia, aldi baterako enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsena. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko urtarrilaren 25eko erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze-lehiaketaren bidez, behin-behineko enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak). Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an.

Ikusirik ez dela eskabiderik aurkeztu, adierazitako epean, lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko martxoaren 8an,

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–Deklaratzea bete gabe gelditu dela lanpostu hutsen lekualdatze-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea).

Bigarrena.–Agintzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Berriozarko Udaleko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2304285