61. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

7/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala eta Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa onesten dituena.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 22ko 39/2022 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Errepideen Katalogoa, Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa eta Nafarroako Errepideen Mapa Ofiziala onetsi ziren.

Nafarroako Errepideen Katalogo berria egiteko, Tokiko Sarean errepide bakar bat sartzea erabaki denez, zerrenda berria ematen da argitara. Zerrenda horretan aurrekoan zegoen akatsen bat zuzendu da, baina aldaketa adierazgarririk egin gabe.

2022ko Errepideen Katalogoaren eta 2023koaren arteko alderatzea, km kopuruan, sare motaren arabera:

KM-EN LABURPENA, ERREPIDE MOTEN ARABERA

2022. URTEA

2023. URTEA

AUTOBIDEAK

118,25

118,25

AUTOBIAK

223,74

223,74

BIDE BIKOIZTUAK

26,33

26,33

PRESTAZIO HANDIKO ERREPIDEAK

62,87

62,87

EDUKIERA HANDIKO BIDEAK, GUZTIRA

431,19

431,19

INTERES OROKORREKO ERREPIDEAK

213,48

213,48

FORU KOMUNITATEKO INTERESEKO ERREPIDEAK

1.022,08

1.022,08

TOKIKO ERREPIDEAK

2.250,15

2.253,00

ERREPIDE ARRUNTAK, GUZTIRA

3.485,71

3.488,56

NAFARROAKO ERREPIDE SAREA, GUZTIRA

3.916,90

3.919,75

Bi katalogoen arteko aldea, kilometro kopuru guztizkoari dagokionez, +2,85 km-koa da, 2023koan gehitu baita tokiko errepide berriaren luzera.

Zeharbideen Inbentarioan, berriz, ez da inolako aldaketarik izan 2022an argitaratu zenarekin alderatuta, eta beraz ez da jendaurrean jarriko.

2022ko Zeharbideen Inbentarioaren eta 2023koaren arteko alderatzea:

ZEHARBIDEEN KM-EN LABURPENA, SARE MOTEN ARABERA

2023. URTEA

2023. URTEA

INTERES OROKORREKO SAREA, eta APR (N-121-A)

13,12

13,12

FORU KOMUNITATEKO INTERESEKO ERREPIDEEN SAREA

58,90

58,90

TOKIKO SAREA

145,55

145,55

ZEHARBIDEEN LUZERA, GUZTIRA

217,57

217,57

Zeharbideen kopurua

441

441

Zeharbideak dituzten herrien kopurua

308

308

Zainketa Zerbitzuak Nafarroako Errepideen Katalogoa eta Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa eguneratzeko proposamena egin du, eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak Nafarroako Errepideen Mapa Ofizialaren proposamena prestatu du.

Hori horrela, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legearen 4.3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Foru agindu honen eranskinean ageri den Nafarroako Errepideen Katalogoa eta Nafarroako Errepideen Mapa ofiziala onestea.

2. Foru agindu honen eranskinean ageri den Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa onestea.

3. Indarrik gabe uztea Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 22ko 39/2022 Foru Agindua.

4. Foru agindu hau Zainketa Zerbitzuari eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari jakinaraztea, eta adieraztea foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bidea amaitzen duela. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko otsailaren 15ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Nafarroako Errepideen Katalogoa. Nafarroako Zeharbideen Inbentarioa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2302693