60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EKONOMIA ETA OGASUNEKO NAFARROAKO ORDEZKARITZA BEREZIA

Bigarren enkantea, eskaintzak gutun-azal itxietan aurkezteko prozeduraren bidez, Iruñeko udal mugartean dauden merkataritza-lokal batzuk besterentzeko

Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkari bereziak erabakita, onetsi da ondotik deskribatzen den ondasun higiezina enkantean besterentzeko deialdia, eskaintzak gutun-azal itxietan aurkezteko prozeduraren bidez. Ekitaldia 2023ko apirilaren 25ean eginen da, goizeko hamaiketan, Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako Ordezkaritza Bereziaren egoitzan (Iruñeko Yanguas y Miranda kalea 31), zazpigarren solairuko bilkura aretoan. Honako hau da ondasuna, lote bakar batean aurkezten dena, elkarrekin komunikatutako hiru lokalez osatua badago ere:

1.–Iruñeko Juan María Guelbenzu kaleko 24. zenbakian dagoen merkataritza-lokala.

Hiri finka: Iruñeko Guelbenzu kaleko hogeita laugarren zenbakian dagoen etxeko beheko solairuko merkataritza-lokala. Etxeko atariaren ezkerraldean dago, fatxadari begira. Ia triangelu-formakoa da, eta ehun eta hirurogeita zortzi metro eta laurogei dezimetro karratuko azalera du. Muga hauek ditu: Guelbenzu kaletik begiratuta; aurrealdean, Guelbenzu kalea bera, Gayarre kalearekin alaka egiten duen puntu batean; eskuinaldean, ataria eta eskaileraren kaxa, eta bereizten den finkaren gainerako zatia; ezkerraldean, Julián Gayarre kalea; eta atzealdean, Gaztambide kaleko bederatzi eta hamaika zenbakiak dituzten etxeetako lokalak. Elementu komunetan duen kuota: ehuneko hamahiru oso eta hirurogeita sei ehunen.

Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 5576. finka, 1630. liburukia, 1004. liburua, 204. orria, 3. inskripzioa.

310000000001950017XO katastro-erreferentzia du.

2.–Iruñeko Joaquín Gaztambide kaleko 9. zenbakian dagoen merkataritza-lokala.

Hiri finka: Merkataritza-lokala, Iruñeko Gaztambide kaleko bederatzi zenbakiko etxearen erdisotoan dagoena, aterabidea duena kale bereko hamaika zenbakiko etxearen sotoko lokaletatik, liburuki honetako 171. folioan inskribatua: berrogeita hamaika metro eta laurogeita hamabi dezimetro karratu ditu. Muga hauek ditu: Gaztambide kaletik begiratuta, atzealdetik Guelbenzu kaleko hogeita laugarren zenbakiko etxearen beheko solairuko lokalekin egiten du muga; ezkerretik eta aurrealdetik, bereizten den finkaren gainerako zatiekin; eta eskuinetik, kale bereko hamaika zenbakia duen etxeko lokalarekin. Ehuneko lau osoko eta laurogei ehuneneko partaidetza-kuota du.

Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan dago inskribatua. 5574. finka, 1630. liburukia, 1004. liburua, 203. folioa, 3. inskripzioa.

Katastroko erreferentzia hau du: 310000000001950119RF eta 310000000001950120WS.

3.–Iruñeko Joaquín Gaztambide kaleko 11. zenbakian dagoen merkataritza-lokala.

Hiri finka: Merkataritza-lokala, Iruñeko Gaztambide kaleko hamaika zenbakia duen etxearen sotoan dagoena, solairuartea eta guzti. Gayarre kalera ematen du fatxadak. Solairu bakoitzean, hirurogeita hamabi metro koadroko azalera du, eta bi solairuak eskailera baten bidez komunikatuak daude barrutik. Mugak: Gaztambide kaletik begiratuta; aurrealdean, bereizten den finkaren gainerako zatiak; eskuinean, Gayarre kalea; ezkerrean, Gaztambide kaleko bederatzi zenbakia duen etxearen erdisotoan dagoen merkataritza-lokala; eta atzealdean, Guelbenzu kaleko hogeita lau zenbakia duen etxeko merkataritza-lokalak. Ehuneko lau osoko eta hogei ehuneneko partaidetza-kuota du.

Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan dago inskribatua. 5572. finka, 1630. liburukia, 1004. liburua, 202. folioa, 3. inskripzioa.

Katastroko erreferentzia: 310000000001950137HE eta 310000000001950139KT.

Hasierako prezioak eta bermearen zenbatekoak honako hauek dira:

HASIERAKO ZENBATEKOA

BERMEAREN ZENBATEKOA (HASIERAKOAREN %5)

2. enkantea: 179.527,95 euro

8.976,40 euro

Enkanterako baldintzen agiria Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako Ordezkaritzaren Ondare Zerbitzuan kontsultatzen ahalko da, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 31n, 7. solairuan, edo Ogasun Ministerioaren web orrian (http://www.hacienda.gob.es).

Iruñean, 2023ko martxoaren 7an.–Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkari berezia, Mario Ruiz Lezcano.

Iragarkiaren kodea: E2303850