60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-A-196. Irunberrin ur publikoak aprobetxatzeko baimen-eskaera

Carmelo Ayerra Gurpeguik honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamenduaren emakida eskatu du:

–Ezaugarriak:

Eskatzailea: Carmelo Ayerra Gurpegui.

Ur-ibilgua: Zaraitzu ibaia.

Hargunearen tokia: VAL.

Hargunearen udalerria: Irunberri (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean: 0,047 l/s.

Xedea: Ureztaketa.

Espedientean dagoen dokumentazioaren arabera, eskatutako aprobetxamendua, funtsean, honetan datza: ura zuzenean hartzea Zaraitzu ibaitik, ezkerraldetik, motoponpa eramangarri baten bidez, Irunberriko udal-mugartean (Nafarroa), barazki eta fruta-arbolak dituen 0,18 ha-ko eremu bat ureztatzeko tantaka eta uholde bidez, udalerri bereko 2. poligonoko 241. lurzatian.

Ureztatzeko, 90 m-ko plastikozko hoditeria erabiliko da, eta ura 1.000 litroko plastikozko zenbait biltegitara eramanen da, lurzatiaren goiko aldean. Guztira 5.000 litro biltegiratuko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Aurrez aurre aurkezteko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik hitzordua eskatzea 976711000 telefonoan edo informacionciudadana@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx.

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko ditu alegazioak ezarritako epean, baina alegazioak egiteak ez dio ematen egiten dituenari interesdun izaera espedientean.

Zaragozan, 2023ko otsailaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2303743