60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ITZA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Kalifikazio epaimahaiak proposamen bat egin du aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdi batean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Deialdi hori Alkatetzaren 2022ko urriaren 31ko 118/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen (2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 14koan argitaratua); eta Alkatetzaren martxoaren 10eko 32/2023 Ebazpenaren bidez onetsi da Itzako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finkoko langile gisa kontratatzea administrari laguntzaile lanpostuan aritzeko Edurne Ciriza Torrremocha (3. plaza esleituta) eta Berta Ros Nausia (4. plaza esleituta).

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Itzan, 2023ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2304195