2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
FONTELLAS
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
2022ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 7an, argitaratu zen deialdiaren kalifikazio epaimahaiko kideak bildu ziren 2023ko martxoaren 8an.
Aho batez erabaki dute:
–Izangaiak lan-kontratudun langile finko gisa kontratatzea eta lanpostu hutsak esleitzea:
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Crisanto Tena Pérez.
Liburutegiko arduraduna: María Yolanda Salillas Jiménez.
Kirol monitorea: Sergio Grajera Sola.
–Lanpostuaz jabetzeko ekitaldia eginen da: Crisanto Tena Pérezek martxoaren 9an, osteguna, eta María Yolanda Salillas Jiménezek eta Sergio Grajera Solak martxoaren 13an, astelehena.
–Argitara dadila akta hau deialdiaren web fitxan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, hutsik dauden lanpostuen esleipena eta izangaien kontratazioa, kontuan hartuta argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Fontellasen, 2023ko martxoaren 8an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L2304185