60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

857/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko

Abenduaren 22ko 113/2021 Foru Dekretuaren bidez (2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 30ekoan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2021eko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2021eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.

Abenduaren 14ko 114/2022 Foru Dekretuaren bidez (2022ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29koan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Administrazio Erroaren eremurako 2022ko lan publikoaren eskaintza partziala onetsi zen, Estatuko 2022ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari dagokiona. Foru dekretu horretan, besteak beste, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu huts batzuk sartu ziren, funtzionarioen araubidekoak eta B mailakoak.

Kontuan harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1 artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zen), eta, orobat, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zen) eta azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez Nafarroako Administrazio Publikoetako Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onetsi zen), bidezkoa da onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu hutsak (B maila) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta haren oinarriak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabilita,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu hutsak (B maila) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta deialdia jakinaraztea Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egituraren, Lanpostuen Antolaketaren eta Langileen Plantillaren Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Argibide eta Erregistro Bulegoari eta izendatutako epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2023ko martxoaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

OGASUNEKO KUDEATZAILE ETA IKERTZAILE LAGUNTZAILEEN LANPOSTUAK LEKUALDATZE-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA. OINARRIAK

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu hutsak (B maila) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzea.

1.2. Lekualdatze-lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–130/1998 Foru Agindua, abuztuaren 12koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, merezimenduen baremoei buruzkoa.

–103/2017 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, euskararen erabilera arautzen duena Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan.

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2.–Lanpostu hutsak.

2.1. Lanpostuak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdi honetan, hasiera batean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen hogeita hamar lanpostu huts sartzen dira, ebazpen honen II. eranskinean zehazten direnak.

2.2. Deialdi honetan hasiera batean egindako lanpostu eskaintza aurrerago osatzen ahalko da; izan ere, kalifikazio epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiakideen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

2.3. Halaber, aipatutako lanpostuak deialditik kanpo uzten ahalko dira honako arrazoi hauengatik: birkokapen prozesuetan sartzeagatik, jarduneko zerbitzura itzultzen direnei edo burutza uzten duten langile finkoei esleituak izateagatik edo araudian ezarritako beste edozein arrazoirengatik.

2.4. Gainera, lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen duten lehiakideek hutsik utzitako lanpostuak ere sartuko dira.

2.5. Aurrekoa gorabehera, lehiakideek lekualdatze-lehiaketan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko baldin eta "iraungitzeko" lanpostuak direlako bete behar ez badira edo antolaketa arrazoiak direla-eta bete behar ez badira.

2.6. Deialdiaren 8. oinarrian aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko epean, deitutako lanpostuen ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira; hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sartzen dituzten aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2.7. Lehiaketa honetan plaza lortzen duen lehiakidearen jatorrizko plazaren izena ez badator bat deialdi honetan deitutako lanpostuarenarekin, plaza berriak deialdiko lanpostuaren izena izanen du lehiakideak lanpostu berriaren jabetza hartzen duenetik. Era berean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiakideei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da, bidezkoa denean.

3.–Baldintzak.

3.1. Lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek betebehar hauek bete behar dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) B maila edo taldekoa izatea.

c) Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu baterako izendatu izana.

3.2. Euskarazko C1 jakite-maila ezarrita duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da lanpostuari ezarritako euskara maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat, edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

3.3. B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita duen lanposturen bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da:

–B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita duen lanpostu baten titularra izatea edo horretan aritzea 3.4 puntuan ezarritako epean, edo

–B motako gidabaimena izatea.

3.4. Betebehar horiek bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte.

3.5. Behar diren hautapen probak gainditu eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoan euskara edo Europar Batasuneko beste hizkuntzaren bat jakin beharra duten lanpostuetan 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sartu diren lehiakideek hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak bakarrik aukera ditzakete.

Hala ere, aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

3.6. Zerbitzu, atal, bulego edo horiekin parekatutako unitateren bateko burutzaren bat betetzen ari direnek zilegi izanen dute lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleitutako lanpostuaz jabetzeak berekin ekarriko du zerbitzuko zuzendari izateari edo ataleko nahiz bulegoko buru edo horiekin parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.7. Borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete daramaten langile finkoek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betiko esleituko zaie.

3.8. Lanpostu huts bati behin-behinekoz atxikita jarduneko zerbitzu aktibora itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze-lehiaketa honetara, behin betiko destinoa eslei dakien.

3.9. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, deialdiko betebeharrak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze-lehiaketan.

4.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.

4.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute izena emateko eskabidea, Internet bidez, helbide hau erabiliz: www.nafarroa.eus, "Menua", "Tramiteak", "Administrazioko langileentzako zerbitzuak", "Enplegu publikoa eta sustapena", deialdiaren aipamenean.

Eskabideari erantsi beharreko merezimenduak ere telematika bidez aurkeztu beharko dira, goian adierazitako helbidearen bidez, deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz antolatuak.

Lehiakideek honako merezimendu hauek ez dituzte aurkeztu beharko, lehiakide bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren esku jarriko, baremazioa egin dezan:

–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortuak.

–Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako ikastaroak, salbu hizkuntza ikastaroak eta hizkuntza maila egiaztatzekoak, izangaiek aurkeztu beharko baitituzte.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.2. Baldintzak frogatzea.

Ezartzen den euskarazko jakite-maila frogatu beharra duen lanpostu elebidun bat eskuratu nahi izanez gero, eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat aurkeztu beharko da izena emateko epean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako bat, edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

B motako gidabaimena eduki beharra ezarrita duten lanpostuak eskuratu nahi dituztenek telematika bidez aurkeztuko dute baldintza hori betetzen dutela frogatzen duen dokumentazioa, izena emateko eskabidearekin batera. Baldintza hori ezarrita duen lanpostu baten titular diren lehiakideek edo horrelako lanposturen bat betetzen ari direnek ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharrik izanen.

4.3. Epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ezin izanen da luzatu.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dira, eta lekualdatze-lehiaketa honetan izena emateko eskabidea aurkezteko epearen barruan igorri, telematika bidez.

5.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, deialdiari buruz dagoen aipamenetik abiatuta.

5.2. Ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.4. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

6.–Epaimahaiko kideak.

6.1. Honako hauek izanen dira epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Javier Larrea Velilla jauna, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

Ordezkoa: María Pilar Alegría Zueco andrea, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

–Epaimahaikidea: Elena Vera Zarraluqui andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezkoa: Cristina Lizarbe Bravo andrea, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: Javier Eslava Uría jauna, Nafarroako Foru Ogasuneko Zerga Bereziei, Aseguru-sarien Zergari eta Tasei buruzko Kontu-hartzearen Bulegoko burua.

Ordezkoa: José Miguel González Erdozáin jauna, ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Foru Ogasunari atxikia.

6.2. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren auzi guztiak.

6.3. Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, kalifikazio epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote. Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7.–Merezimenduak.

7.1. Aurreko 4. oinarrian ezartzen den bezala, merezimendu guztiak telematika bidez aurkeztu behar dira, eskabideak aurkezteko epean. Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen frogagiriak ez dira aurkeztu beharko baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortuak badira, ezta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako ikastaroei buruzkoak ere, salbu hizkuntza ikastaroak eta hizkuntza maila egiaztatzekoak, horiek organo deitzaileak zuzenean igorriko baitizkio deialdia egin duen kalifikazio epaimahaiari.

7.2. Aurkeztutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

7.3. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.

7.4. Lehiatzaileek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

7.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

7.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu, Nafarroako Gobernuaren Interneteko webgunean eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan, parte hartzen duten pertsonek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

7.7. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak parte hartzen duten pertsona guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren Interneteko webgunean eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari igorriko dizkio lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, eta espediente osoa.

8.–Lanpostu hutsak aukeratzea.

8.1. Behin epaimahaiaren espedientea jasotakoan, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du lekualdatze-lehiaketan azkenean sartzen diren lanpostu hutsak zehazteko, deialdi honen bigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

8.2. Lanpostu hutsak aukeratzeko epea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez zehaztuko da; ebazpen hori Nafarroako Gobernuaren iragarki-taulan argitaratuko da, bai eta Nafarroako Gobernuak Interneten duen webgunean ere.

Parte-hartzaileek 10 egun balioduneko epea izanen dute eskaera bide telematikoaren bitartez aurkezteko, lehen aipatutako helbideko esteka erabiliz, eta nahi lituzketen lanpostu hutsak aukeratzeko.

Eskaera ezarritako epean bidaltzen ez dutenek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Lanpostu hutsak aukeratzeko epea amaituta, lehiakideek ezin izanen diote uko egin aukeratutako lanpostuari.

8.3. Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedatutakoarekin bat, lehiakideek ezin dute orain atxikita dauden zuzendaritza nagusi edo erakunde autonomo bereko lanpostu hutsik hautatu (zuzendaritza nagusi baten mende ez dagoen maila beheragoko unitate organiko bati atxikita badaude, debeku bera izanen dute), salbu eta lanpostu aldaketarekin udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialaren araubidea ere aldatzen bada.

9.–Esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

9.1. Lehiaketan lortutako puntuazioen hurrenkerari jarraikiz esleituko dira lanpostu hutsak. Birkokatutako lehiakideen kasuan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiko zaio: batetik, desgaitasunaren ondoriozko birkokapenen prozedura arautzen duen ekainaren 3ko 114/2002 Foru Dekretuaren 11. artikulua; eta bestetik, abuztuaren 22ko 65/2018 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak osasun arrazoiengatik birkokatzeko prozedura arautzen duena.

Lanpostu huts bat hautatzeak berekin dakar lehiakideak eskaeran adierazitako lanpostuen artean esleitzen zaiona espresuki onartzea, eta ezin izanen dio uko egin.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, dagokien lanpostua esleituko die lehiakideei, eta hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

9.2. Lehiakideek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta organo deitzaileak, ebazpen horretan, ez duen egun jakin bat ezartzen jabetza hartzeko.

9.3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko lanaldi partzialean diharduten langile finkoei. Izan ere, langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzearekin batera funtzionario izaera eskuratuko dute. Funtzionarioen edo estatutupeko langileen araubide juridikoa dutenek, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat eskuratzeko. Kasu horretan, borondatezko eszedentziara igaroko dira funtzionario edo estatutupeko langile gisa.

10.–Ordainsariak.

Lekuz aldatzen direnek indarreko xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

11.–Errekurtsoak.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Deialdiaren, oinarrien eta oinarriak aplikatzeko egintzen kontra, kalifikazio epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoa zer egintzaren kontra jarri nahi den, hura argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedatutakoarekin.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da deialdia argitaratzen den egunean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak aitortua duen antzinatasun urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

2. Gehienez ere 30 puntu emanen dira a) atal honetan.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeari begira, egoera horietan sartzean zeukan lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Puntuazio berarekin baloratuko da Administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza ekintzetan parte hartzea, nahiz eta erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak ez bete. Horien artean, espresuki sartuko dira sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barrenean antolatutakoak.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira atal honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.

2) Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifikoak edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 2 puntu gehienez. Kalifikazio epaimahaiak baloratuko du kontuan hartuta lana edo jarduera bakarrik edo taldekan egin den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, nazionala edo nazioartekoa den ere.

3) Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: 1 puntu gehienez ere; kalifikazio epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Gehienez ere 10 puntu emanen dira b) atal honetan.

c) Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik: Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horiek jakitea betekizun ez den lanpostuetan, 2 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 4,6 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean.

Oharrak c) atal osorako:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

II. ERANSKINA

Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen lanpostu hutsak

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

EREMUA
(Lekualdaketetarako)

HERRIA

ESKUALDEA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

10136

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11449

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

1096

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

1125

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

1326

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

3990

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

9727

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11194

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11550

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

6769

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

6763

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

10135

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

10390

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11677

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

6765

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

10088

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

1275

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11012

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11091

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11191

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11192

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11193

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11488

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11489

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11490

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

11491

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

8286

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

9724

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

1297

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

1294

EKONOMIA ETA OGASUN DEP.

NAFARROAKO FORU OGASUNA

IRUÑA

MISTOA

NGko FUNTZIONARIOA

Iragarkiaren kodea: F2304198