60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

59E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien menpeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Osasuneko kontseilariak ekainaren 3an emandako 109E/2020 Foru Aginduaren bidez, izendatu egin ziren Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak. Foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren ekainaren 23ko 184E/2020 Foru Aginduaren bidez eta Osasuneko kontseilariaren urriaren 4ko 240E/2021 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Osasuneko kontseilariaren otsailaren 8ko 29E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatu ziren, eta indarrik gabe utzi ziren Osasuneko kontseilariaren ekainaren 3ko 109E/2020 Foru Agindua eta haren aldaketak.

Azken honetan, langile aldaketak gertatu dira zenbait unitate organikotan, eta, horren ondorioz, beharrezkoa da izendapenak eguneratzea, hau da, lehendik izendatutako batzuk mantentzea, beste batzuk errebokatzea eta ordezkari berriak izendatzea. Argiago gera dadin, indarrik gabe uzten dira lehendik emandako foru aginduak, eta honako honetan bateratzen dira, argitasun eta segurtasun juridiko handiagoa lortze aldera.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzea, honako arlo hauetarako:

1.1. Zerga aitorpenen ondorioetarako eta ziurtagiriak eta beste egiteko:

Osasunbideko Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzutik:

–Alicia Segura Maisterra.

–Gabriela Daroca Da Costa.

1.2. Nafarroako Kontratazioaren Atariko kontratazio publikoaren arloko erreklamazioen moduluan sartzeko:

Osasunbideko Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzutik:

–Ainhoa Urtasun Urra.

–María Antonia Zabalza Goñi.

–Esther Cueli Orradre.

–Esther Ochoa Pérez.

Osasunbideko Azpiegituren Zerbitzutik:

–Ainhoa Arratíbel Gutiérrez.

–Susana abril Ezcurra.

–Maider Ariz Monreal.

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzutik:

–Oscar Luengo Díaz.

–Ainhoa Pérez Artola.

–Sonia Martínez de Lizarrondo Jiménez.

–Nora Yoldi Collados.

Farmazia eta Prestazioen Zuzendariordetzatik:

–María Cristina Agudo Pascual.

–Ana Rosa Azparren Andía.

–Amaia Armendáriz Andueza.

–Gemma Francia Franco.

1.3. GHEBko mezuak jasotzeko:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzatik:

–Amaya Morrás Iturmendi.

–Aranzazu Rodríguez Rubio.

Osasun Departamentuko Kudeaketa Administratiboaren eta Modernizazioaren Ataletik:

–Iñigo Zunzarren Jaurrieta.

–Amparo Senosiain García.

2. Osasun Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzea, honako hauek, alegia:

GHEBko mezuak jasotzeko, besteak beste.

–Pilar García García.

–Iñigo Zunzarren Jaurrieta.

–Aranzazu Goenaga Batalla.

3. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzea, honako arlo hauetarako:

GHEBko mezuak jasotzeko, besteak beste.

–Eva Bardi.

–Miguel Garatea.

4. Egindako izendapenak noiznahi erreboka daitezke.

5. Indarrik gabe uztea Osasuneko kontseilariaren otsailaren 8ko 29E/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez izendatzen baitira Osasun Departamentuaren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

7. Foru agindu hau jakinaraztea izendatutako pertsona eta zerbitzuei, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 2an.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F2303752