60. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

15/2023 FORU DEKRETUA, martxoaren 1ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Eskubide Sozialetako Departamentuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu beharra dagoela, erakundeak benetan dituen beharretara moldatzeko.

Era berean, plantilla organikoan zehazten diren gaiak direnez, ukitutako departamentuek proposatutako zenbait aldaketa jasotzen dira, burutza batean sartzeko betebeharrei dagokienez eta lanpostu batek behar duen ingelesezko jakite-mailari dagokionez, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide berezia arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzen da. Aldaketa eta eguneraketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiak txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko martxoaren batean egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Lanpostu batzuk sortzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Ondotik adierazten diren lanpostuak sortzen dira plantilla organikoan. Behar den zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastu-aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

–Enpleguko goi mailako tituludunak: bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 11746 eta 11747 zenbakiak dituztenak.

–Enpleguko goi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Tuterako Enplegu Agentzian duena, eta plantilla organikoan 11748 zenbakia.

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunak: hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 11749, 11750 eta 11751 zenbakiak dituztenak.

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Lodosako Enplegu Agentzian duena, eta plantilla organikoan 11752 zenbakia.

–Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako tituludunak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, destinoa Tuterako Enplegu Agentzian duena, eta plantilla organikoan 11753 zenbakia.

–Administrariak: lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 11754 zenbakia duena.

2. artikulua. Burutza batzuk eskuratzeko betebeharrak aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina aldatzen da, Lehiakortasunaren Ataleko burutzari esleitutako berariazko betebeharrak aldatzearren. Hortaz, hauek dira burutza hori merezimendu lehiaketa bidez betetzeko izangaiek bete beharko dituzten berariazko betebeharrak:

GARAPEN EKONOMIKO ETA ENPRESARIALEKO DEPARTAMENTUA

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

Lehiakortasunaren Ataleko burutza.

Lanpostu zenbakia: 9370.

Berariazko betebeharrak:

Ez da berariazko betebeharrik eskatzen.

3. artikulua. Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko lanpostu bat aldatzea eta ingelesezko jakite-maila esleitzea.

1.–Ingelesezko C1 jakite-maila esleitzen zaio industria ingeniari lanpostu bati, hots, plantilla organikoan 11205 zenbakia duenari. Lanpostu hori Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

2.–Lanpostu hori betetzen ari den langileak bertan jarraituko du lanean harik eta lanpostuak betetzeko ohiko prozeduren bidez behin betiko bete arte.

4. artikulua. Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean ageri den estamentuen eta espezialitateen eranskina eguneratzea.

Eguneratzen da Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean ageri den estamentuen eta espezialitateen eranskina, zeina azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jasota baitago. Zehazki, espezialitate eta izendapen hauek aldatzen dira:

ESTAMENTUAK

ESPEZIALITATEAK

IZENDAPENAK

Kodea

Izena

Kodea

Izena

Kodea

Izena

A.2

OSASUN ARLOKO BESTE FAKULTATIBO BATZUK

A.2.5

MEDIKUNTZA

A.2.5.8

MEDIKU IKUSKATZAILEA

XEDAPEN GEHIGARRIA

Xedapen gehigarria.–Sortutako lanpostuak aldi baterako kontratazio bidez betetzeko baimena ematen zaie kontratazioaren arloan eskumena duten organoei, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2023ko martxoaren 1ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2303655