6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Padel pistaren instalazioak erabiltzeko arauak

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko urriaren 10ean egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen Tebasko Kontzejuaren padel pistaren instalazioak erabiltzeko arauak. Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, dagokion iragarkia argitaratuta 2022ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 25ekoan, eta Kontzejuko iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin zitzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin.

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko abenduaren 5eko bilkura arruntean, jasotako alegazioak (1) ebatzi, eta behin betiko onetsi zituen Kontzejuaren padel pistaren instalazioak erabiltzeko arauak. Hartara, dagokion iragarkia eta arauen testua, osorik, argitaratzen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

PADEL PISTAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO ARAUAK

Erabiltzeko ordutegia: 09:00etatik 21:00ak arte.

Erreserbaren/erabileraren iraupena: 90 minutu (ordu eta erdi).

Erreserbaren prezioa: bizilagunak, 12 euro; gainerakoak, 15 euro.

Erreserba bakoitzean, argindarra erabili nahi izanez gero, 1,5 euro ordaindu beharko da. Tarifa hori erabiltzaile guztiei aplikatuko zaie.

Erreserbak Kontzejuak berariaz kontratatzen duen aplikazio informatikoaren bidez egin beharko dira. Aplikazio horretarako sarbidea Kontzejuaren web-orrian egonen da.

Lagun bakoitzak ezin izanen ditu bi erreserba baino gehiago eduki aktibatuta.

Erreserbak, gehienez, 7 egun lehenago egiten ahalko dira.

Erreserbak bertan behera uzten ahalko dira. Horretarako, aurreabisu bat igorri beharko da 24 ordu lehenago, gutxienez.

Erabiltzaileari ez zaio dirurik itzuliko bertan behera utzitako erreserbengatik. Aitzitik, zenbateko hori "diru-zorroa" delakoan geratuko da, eta etorkizuneko erreserbetarako erabiltzen ahalko du.

Tebasen, 2022ko abenduaren 5ean.–Kontzejuko burua, Leire Martínez Carneiro.

Iragarkiaren kodea: L2217707