6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

2022ko 3., 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2022ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko 3., 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak, Kreditu-gehigarria sortzea eta aparteko kredituak.

Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Sunbillan. 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2217326