6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

2023ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023an indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Jendaurrean egonen dira gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, behin betiko onetsitzat joko dira 2023ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Garesen, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2217671