6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2023rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2022ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

Jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2023ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Petilla Aragoin, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L2217402