6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren 8. artikuluan. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal ordenantzaren 8. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2217663