6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2023rako zerga-tasak

Orkoiengo Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2023. urterako zerga-tasak onestea. Hona hemen:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,28%.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %20.

Gehikuntza errealaren zenbatekoa zehazteko, sortzealdiari aplikatuko zaizkio Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluko gehieneko koefizienteak, 2022. urtearen amaieran 2023ko ekitaldirako zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Legean onetsi eta argitaratuko den eguneratzearekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orkoienen, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2217656