6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Orisoaingo Udalak, Alkatetzak 2022ko abenduaren 23an emandako 2022-0062 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2023ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehena.–2023ko lan-egutegia.

2023ko lan-egutegia onestea Orisoaingo Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 6a.

–Apirilaren 6a.

–Apirilaren 7a.

–Apirilaren 10a.

–Maiatzaren 1a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Azaroaren 11.

–Abenduaren 4a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

Bigarrena.–2023ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2023an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Orisoaingo Udaleko erregistro orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, asteazkenetan.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orisoaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Orisoainen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2217673