6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Olorizko Udalak, Alkatetzak abenduaren 22an emandako 2022-109 Ebazpenaren bidez, onetsi zituen 2023ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

Lehena.–2023ko lan-egutegia.

2023ko lan-egutegia onestea Olorizko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 6a.

–Apirilaren 6a.

–Apirilaren 7a.

–Apirilaren 10a.

–Maiatzaren 1a.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Abuztuaren 14a.

–Urriaren 12a.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 4a.

–Abenduaren 6a.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a.

Bigarrena.–2023ko egun baliogabeak.

Baliogabeak izanen dira, 2023an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.

Olorizko Udaleko erregistro orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astearte eta ostegunetan.

Laugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Olorizko Udalaren iragarki-taulan.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Oloritzen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2217650