6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2023rako zerga-tasak

Olorizko Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea 2023rako zerga-tasak. Hona hemen zehatz-mehatz:

–Lurraren kontribuzioa: %0,30.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrari buruzko Foru Legearen arabera

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (Gainbalioa).

Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1955 Foru Legean xedaturikoak izanen dira. Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %8ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak beren horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (https://oloriz.sedelectronica.es/info.0), herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oloritzen, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2217404