6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan

Olorizko Udalak, 2022ko abenduaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Tarifen eranskina aldatzea Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan (2011ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 23koa), honako zenbateko hauek ezarririk:

"Janariaren tarifa kalkulatzeko prezio publikoa izanen da janariak zerbitzatzen dituen enpresarekin hitzarturiko adjudikazio-prezioa: 8,02 euro/otordu (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoa ez den beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2023rako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 23,03 euro da (prezio hori atera da ordenantza honen 10. artikuluan araututakoaren arabera).

Bigarrena.–Erabaki horiek jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, iragarri ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta udalaren egoitza elektronikoan, bidezko iritzitako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Laugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau argitara dadila agintzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, herritar orok jakin dezan.

Bosgarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Oloritzen, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2217335