6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Zerga-tasak, tasak eta zergak 2023rako

Odietako Udalak, 2022ko urriaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen tasei, prezio publikoei eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2023ko ekitaldian indarrean izanen direnak.

Behar zen iragarkia argitaratu zen 2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 31n, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten, 30 egun baliodunean. Epe horretan ez denez alegaziorik ez aurkeztu ez jaso, aipatutako erabakia behin betiko onetsitzat jotzen da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Horrenbestez, argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hona hemen:

TASEI, PREZIO PUBLIKOEI ETA UDAL ZERGEI DAGOZKIEN KARGA-TASAK, 2023KO EKITALDIAN INDARRA IZANEN DUTENAK

Erabaki da aplikatzea honako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta udal zerga hauek:

ZERGAK

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,18.

Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %4,00.

Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Zerga-oinarria: onetsi dira martxoaren 20ko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

–Karga-tasa: %16.

Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,1eko indizea onetsi da.

Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

–Karga-tasa, 1. urterako: %0,10.

–Karga-tasa, 2. urterako: %0,50.

–Karga-tasa, 3. urterako eta hurrengoetarako: %1.

TASAK

I.–Ordenantza, arautzen dituena hirigintza-jarduketak egiteko tasak.

I. epigrafea.–Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 190. artikuluaren babesean eta harekin bat heldu direnen babesean emandako lizentziak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

1.1. Partzelazio-lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasa: 65,00 euro.

Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe partzelazioa azkenik gauzatzen den ala ez.

1.2. Obra lizentziak, bizitegi-eraikinak eraikitzeko edo birgaitzeko, eraisteko, eraberritzeko, instalazioetarako eta lizentzia behar duten gainerako ekintzetarako: tasa honen kuota kalkulatzeko, honako karga-tasa hau aplikatuko zaio 7. artikuluaren arabera zehazten den zerga-oinarriari:

5.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 50,00 euro.

5.000,00 eurotik 15.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 70,00 euro.

15.000,00 eurotik 30.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 140,00 euro.

30.000,00 eurotik 60.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 210,00 euro.

60.000,00 eurotik 150.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 280,00 euro.

150.000,00 eurotik 300.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 350,00 euro.

300.000,00 eurotik 600.000,00 eurora bitarteko zerga-oinarria. Tarifa: 420,00 euro.

Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe obra azkenik gauzatzen den ala ez.

1.3. Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehenbizikoz erabili edo okupatzeagatik: eraikinak lehenbizikoz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 150,00 euro.

Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe bizigarritasun zedula lortzen den ala ez.

1.4. Eraikinen erabilera aldatzeko lizentziak, erabat edo hein batean: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 160,00 euro, salbu obrak egiteagatik aplikatu beharreko tasaren zenbatekoa handiagoa denean; kasu horretan, azken hori kobratuko da.

Espedientea ebatzitakoan, tasaren zenbatekoa kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak eskatutako erabilera aldaketa gauzatzen duen ala ez.

Arau orokorrak: aipatutako zenbatekoak kobratuko dira, orobat, baliatzen denean erantzukizunpeko adierazpenaren prozedura edo aurretiazko komunikazioaren prozedura.

II. epigrafea.–Hirigintza-dokumentuak tramitatzeari eta onesteari buruzko zerbitzu teknikoak edo administratiboak.

Tramitatzeagatik hirigintzako udal plana aldatzeko espedienteak, hiri-jarduketarako plan bereziak, plan berezi independenteak eta plan partzialak: 150,00 euro.

Tramitatzeagatik xehetasun-azterketen espedienteak, exekuzio-unitateen aldaketak, urbanizazio proiektuak, birpartzelazio proiektuak, konpentsazio-batzordeen estatutuak, hirigintza-hitzarmenak eta antzekoak: 100,00 euro.

Arau orokorrak:

Kasu horietan guztietan aplikatuko dira honako arau hauek:

–Interesdunen/eskatzaileen kargura izanen da prentsako eta/edo gainerako hedabideetako iragarkien eta argitalpenen zenbatekoa, argitaratzea beharrezkoa denean araudiaren arabera.

–Espedientea behin betiko onetsitakoan, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak uko egiten dion ala ez.

III. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei erantzutea.

–Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik, txostena eginez: 50,00 euro.

IV. epigrafea.–Udal katastroa aldatzeko espedienteetarako aholkularitza ematea eta dokumentazioa prestatzea (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa).

–Katastroan aldaketa egiteko espedienteak tramitatzeagatik: 50,00 euro.

–Gainera, tramitatze hori egiten denean katastroa berrikusteko urtero ezarritako datetatik kanpo, interesdunaren/eskatzailearen kargura izanen dira katastroa kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den enpresak (TRACASA) egindako lanak/zerbitzu teknikoak.

II.–Ordenantza fiskala, arautzen duena zer tasa ordaindu behar diren baimenak eman daitezen ingurumena babesteko kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako.

A.–Jarduera sailkaturako lizentzia: 400,00 euro.

B.–Jarduera sailkaturako lizentziaren berrikuspena: 200,00 euro.

C.–Jarduera sailkaturako lizentziaren aldaketa:

Aldaketa funtsezkoa: 400,00 euro.

Aldaketa ez-funtsezkoa: 200,00 euro.

D.–Irekitzeko lizentzia: 200,00 euro.

E.–Jarduera kaltegaberako lizentzia: 90,00 euro.

F.–Eskualdaketak eta aldaketak lizentzien titulartasunean: 90,00 euro.

H.–Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena: 150,00 euro.

Arau orokorrak:

Kasu horietan guztietan aplikatuko dira honako arau hauek:

–Interesdunen/eskatzaileen kargura izanen da prentsako eta/edo gainerako hedabideetako iragarkien eta argitalpenen zenbatekoa, argitaratzea beharrezkoa denean araudiaren arabera.

–Espedientea behin betiko onetsitakoan, tasa honen zenbatekoa osorik kobratuko da, kontuan hartu gabe interesdunak/eskatzaileak uko egiten dion ala ez.

–Erantzukizunpeko adierazpenaren edo aurretiazko komunikazioaren prozedura baliatzen den kasuetan, aplikatu beharreko tasaren zenbatekoa izanen da prozedura normalean ezarritakoaren %75.

Aldaketa honek 2023ko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak kontsumoko prezioen indizearen arabera igoko dira.

Erripan (Odieta), 2022ko abenduaren 21an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2217416