6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

724/2022 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana. Ebazpen horren bidez Toki Administrazioaren zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 473/2016 Ebazpenak onetsitako proiektuan aurreikusitako afekzioak aldatzen dira eta "Uraren goi-hornidura. Lesaka-Bera soluzio bateratua. Jarduketa komunak. 1. fasea" proiektuak ukitutako ondasun eta eskubide jakin batzuen akta osagarriak egiteko eguna ezartzen da.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 473/2016 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatu proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

Nafarroako Gobernuak 2016ko urriaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.

Obrak egiten ari ziren bitartean, beharrezkotzat jo zen ezponda egonkorragoak egitea ura erregulatzeko biltegia egiteko eta zenbait puntutan hara joateko bidea zabaltzeko. Hori dela eta, aldatu behar dira hasiera batean aurreikusitako afekzioak eta akta osagarriak egin behar dira Lesakako 2. poligonoko 245. partzelako LE.01 finkan eta 477. partzelako LE.02 finkan, hori guztia egindako obraren, okupatutako lurzoruaren eta desjabetutako lurraren artean egokitasun osoa izan dadin.

Era berean, espedientearen hasieran LE.12 izenarekin identifikatutako finkaren akta osagarriak egin behar dira (espedientearen hasieran Lesakako 2. poligonoaren 2. partzela zen eta gaur egun 670.a da), finkaren erregistroko finka bakoitzean izandako afekzioak zehazteko.

Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. eta 52. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Toki Administrazioaren zuzendari nagusiak urriaren 6an emandako 473/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako proiektuan aurreikusitako afekzioak aldatzea, LE.01 eta LE.02 partzelei dagokienez (eranskinean daude).

2. Dei egitea LE.01, LE.02 eta LE.12 finketako titularrei, desjabetzearen onuradunei eta Lesakako Udaleko alkate-udalburuari 2023ko urtarrilaren 24an ager daitezen Lesakako udaletxera, akta osagarriak egitera.

3. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

4. Alexia Mauleón Goñi andrea eta Pedro Gracia Araiz jauna izendatzea Administrazioaren ordezkari, bietako edozeinek sina ditzan akta osagarriak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.

5. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri andreak Administrazioko peritu izendatzea.

6. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berako eta Lesakako udaletxeetako iragarki oholetan argitaratzea. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

8. Ukitutako titularrei banakako zitazio zedula igortzea.

Iruñean, 2022ko abenduaren 21ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendari Nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez

ERANSKINA

Uraren goi-hornidura. Lesaka-Bera soluzio bateratua. Jarduketa komunak. 1. fasea

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

KODEA FINKA

TITULARRA/K

BEHIN
BETIKO OKUP.

ZORTASUNA

ALDI BAT. OKUP.

KUTXATILAK

POL.

PARTZ.

ml

un.

U.M. LESAKA

LE.01

Manuel María Maya Larrechea jn.

Modesto José Maia Larretxea jn.

Julián José Maia Larretxea jn.

1.645,54

40,93

174,27

6.429,39

1

1

2

245

LE.02

113,05

123,89

431,85

3.122,70

2

2

2

477

Iragarkiaren kodea: F2217392