6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

2023rako zerga-tasak

Eloko Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2023ko urtarrilaren 1ean indarrean jarriko diren honako zerga-tasa hauek:

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

–Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutxieneko zenbatekoak hauek direla:

Oin berriko eraikinetarako eta zaharberritze osoetarako: 900,00 euro metro koadro eraiki bakoitzeko.

Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 600,00 euro gauzatzen den metro koadro bakoitzeko.

–Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutxienez ere 50,00 euro likidatzeko.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1.–Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

2.–Karga-tasa: %25.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

1.–Hiri-kontribuzioa: %0,26.

2.–Landa-kontribuzioa: %0,73.

Elon, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, José Manuel García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2217651