6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

9/2022 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko abenduaren 22an egindako ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 9/2022 aldaketa egiteari buruzko espedientea, askotariko gastu arloen aurrekontu aplikazioen arteko kreditu transferentziari dagokiona.

Espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iragaten bada alegaziorik jaso gabe, behin betikoa bilakatuko da 9/2022 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2022ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2217691