6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

6. artikulua aldatzea, Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 6. artikulua aldatzea Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea iragandakoan inork ez badu alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzaren 6. artikuluaren aldaketa, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2217374