6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Alkatetzaren 2022ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bidez onetsi zen Ledeako Udalaren zerbitzuko langileen 2023ko lan-egutegia. Hona hemen haren xedapen zatia:

1.a Onestea Ledeako Udalaren zerbitzuko bulegoetako langileen, zerbitzu anitzetako langileen eta Gizarte eta Kultur Etxeko langileen 2023ko jaiegunen egutegia. Urteko lanorduak 1.592 izanen dira, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legean ezarri bezala.

Hona hemen:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Uztailaren 27a: Erlikia Santuen eguna.

–Uztailaren 28a: herriko festak.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren hurrengo astelehena.

–Abenduaren 5a.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 7a.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.a Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako aste barreneko jaiegunak.

3. Ledeako Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00etatik 14:00etara da, astelehenetik ostiralera, lanegunetan.

4.a Ledeako Udalaren bulegoetan eta zerbitzu anitzetan eguneko lanaldia izanen da 7 ordu eta 30 minutukoa, astelehenetik ostiralera, onetsitako egutegiko egun baliogabeen konputua egokitzeko (lanaldi orokorra 7 ordu eta 20 minutukoa da). Ordutegi malgua ezartzen da. Ordutegiaren zati finkoa 9:30etik 14:30era izanen da, eta gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:30era eta 14:30etik 17:00etara, eguneko lanaldia osatu arte.

Onetsitako lan-egutegiaren arabera Udaleko langileek 27 opor egun izanen dituzte, bai eta norberaren aferetarako 3 egun ere, langile bakoitzaren lan-kontratuaren arabera dagokion proportzioan.

Onetsitako lan-egutegian 5 ordu eta 30 minutuko poltsa sortzen da, Udaleko bulegoetako eta zerbitzu anitzetako langileek nahi bezala hartzekoak.

Gizarte eta Kultur Etxeko zerbitzuak lan-egutegi eta lanaldi berariazkoa izanen ditu kontuan hartuz lanaldian arratsaldeak eta larunbatak sartzen direla, betiere erabaki honen lehenengo puntuan onetsitako jaiegunak errespetaturik.

5.a Ebazpen honen xedapen zatia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ledeako Udalaren iragarki-taulan.

6.a Ebazpen hau jakinaraztea Udaleko langile guztiei eta osoko bilkurari, egiten den lehenengo ohiko bilkuran.

Ledean, 2022ko abenduaren 28an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L2217834