6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

2023ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Leringo Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), erabaki zuen:

1.–Zerga-tasa hauek onestea 2023rako:

1.1. Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,285

1.2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25 indizea, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean aplikatzekoa.

1.3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,5

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

Karga-tasa: %15eko balio-gehikuntza sortzen den epe guztietarako.

2.–Bere horretan uztea 2023rako egun indarrean dauden tasak eta prezio publikoak, salbu eta larrainei aplikatzekoa zaien kanona, 100 eurotan geratzen baita.

Lerinen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, María Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2217477