6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2023rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2023ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Xabierren, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2217301