6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2023rako zerga-tasak

Itzako Udalak, 2022ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2023ko ekitaldian aplikatuko diren karga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoarekin bat. Hona hemen:

1.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,1350.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: zerga horren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12.

Balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietarako, karga-tasa bakarra ezartzen da: %12. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Une bakoitzean indarrean dauden koefizienteak hartuko dira aintzat.

Erabaki hori 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Itzan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2217444