6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

2023. urterako lan egutegia

Irurtzungo Udalak, 2022ko urriaren 21ean egin Osoko Bilkuran, udal langileen 2023ko astegunetako jaiegunen egutegia onartu zuen, eta 2023rako jaiegun ordaindu eta berreskuraezin gisa honako hauek ezarri zituen:

–Urtarrilaren 6a: Errege Magoak.

–Apirilaren 6a: Udaberriko oporrak, osteguna.

–Apirilaren 7a: Udaberriko oporrak, ostirala.

–Apirilaren 10a: Udaberriko oporrak, astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen Nazioarteko Eguna.

–Uztailaren 20a: Irurtzungo jaiak.

–Uztailaren 21a: Irurtzungo jaiak.

–Uztailaren 25a.

–Abuztuaren 15a.

–Urriaren 12a: Espainiar Estatuko Eguna.

–Azaroaren 1a.

–Abenduaren 4a: Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 6a: Espainiako Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Irurtzungo Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

a) Eguneko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.

b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izanen da.

c) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko egun solteak utziz, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean hartzen ahalko direnak.

Horrez gain, langileek norberaren gauzetarako 3 egun aukeratu eta hartzeko eskubidea izango dute, aldez aurretik alkatetzari behar besteko aurrerapenaz eskatu eta arrazoituz.

d) Aurreko a) atalean ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Betiere, 2023rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Irurtzunen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2217590