6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2023rako zerga-tasak

Ibargoitiko Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea honako zerga-tasa hauek, 2023ko urtarrilaren 1ean indarrean jar daitezen:

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta egiazkoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua):

–400.000 eurora bitarte: %3.

–400.000 eurotik gora: %5.

Obren gutxieneko kostuaren oinarria, zergaren likidaziorako:

–Etxebizitzak: 950 euro m² eraiki bakoitzeko.

–Gainerakoak: 500 euro m² eraiki bakoitzeko.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1.–Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

2.–Karga-tasa: %25.

–Lurraren kontribuzioa: %0,15.

Idotzinen, 2022ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2217313