6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Alkatearen abenduaren 21eko Ebazpenaren bidez onetsi zen 2023ko lan-egutegia Uharteko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Hona hemen haren xedapen zatia:

1.–Asteguneko jaiegunen 2023ko egutegia onestea Uharteko Udalaren zerbitzuko langileentzat (musika patronatukoak izan ezik, haren kontseiluak onesten baitu horiendako egutegia). Hona, zehazturik:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Irailaren 18a eta 19a: herriko bestak.

–Irailaren 20a: Senidetasunaren besta.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren egunaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 27a: San Joan Ebanjelaria.

2.–Uharteko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua da 1.592 benetako ordukoa, bat etorriz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa.

b) Abenduaren 22an eta abenduaren 29an lanaldia ordu 1 eta 10 minutu lehenago bukatuko da, eta 40 minutu gelditzen dira oporrak borobiltzeko. Uharteko Udalaren zerbitzuko langileek, baldin bi egun horietako edozeinetan oporretan badaude, ez dute eskubiderik izanen denbora-murrizketa hori konpentsa dakien.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bai eta Uharteko Udalaren iragarki-taulan ere.

4.–Langile Batzordeko kideei eta zerbitzuburuei jakinaraztea, eta mezu elektronikoa igortzea langile guztiei.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Uharten, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2217487