6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2023rako zerga-tasak eta tasak

Gesalazko Udalak, 2022ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, legez eskatzen den quoruma zuela, eta bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 12., 64. eta 132. artikuluetan ezarritakoarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Ogasunak ditu hizpide), honako hau erabaki zuen:

Karga-tasa hauek onestea, 2023. urtean nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez, baita onetsitako eta indarrean diren ordenantzen araberako tasak ere:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,146.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,146.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: legez finkatutakoa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

  • Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):
    • Karga-tasa: %25.
    • Koefizienteak 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak dira.

Tasak:

–Lerateko badian aparkatzeko tasa: 3,50 autoak eta 1,50 euro motorrak.

–Tasa berezia igerilari federatuentzat eta matrikula bakar baterako:

–Bonua, aparkalekua irekita dagoen aldi osorako: 100,00 euro.

–30,00 euroko hileko bonuak.

–Bonua windsurflarientzat: 20,00 euro 12 egunetarako, sarrera 15:00etatik aitzina.

  • Erroldatuak, zirkulazio zerga Gesalazko ibarrean bertan ordaintzen dutenak: 0,00 euro.

–Agiriak egitea:

  • Kopiak egitea:
    • Zuri-beltzean, DIN A4: 0,10 zentimo.
    • Zuri-beltzean, DIN A3: 0,20 zentimo.
    • DIN A-4ko kolorezko kopia: 0,60 zentimo.
    • DIN A-3ko kolorezko kopia: 1,20 euro.
  • Konpultsa. Bosgarren konpultsatik aurrera: 0,60 zentimo.
  • Lurzatien gaineko zedulak: Bosgarren zedulatik aurrera: 0,60 zentimo.

–Udalaren kiroldegiko tasak:

  • Udako denboraldiko bonua:
    • 14 urtetik gorakoak: 60,00 euro.
    • 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 35,00 euro.
    • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 25,00 euro.
    • 3 urtetik beherakoak: doan.
  • Udako denboraldirako eguneko sarrerak:
    • 15 urtekoak eta hortik gorakoak; egun osoa: 7,00 euro / egun erdia: 5,00 euro.
    • 3 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne), egun osoa: 5,00 euro / egun erdia: 4,00 euro.
    • 3 urtetik beherakoak: doan.
  • Erroldatuek Udalari eskatzen ahalko diote abonamenduaren zati bat diruz laguntzeko.
    • 15 urtekoak eta hortik gorakoak: 25,00 euro.
    • 7 urtetik 14ra bitartekoak (biak barne): 14,00 euro.
    • 3 urtetik 6ra bitartekoak, biak barne: 10,00 euro.
  • Udalditik kanpo instalazioak alokatzea:
    • Erroldatuak: doan.
    • Erroldatu gabeak: 10,00 euroko bonua, lau aldiz sartzeko.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta haren kontra errekurtso hauek jartzen ahalko dira:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita.

Muezen, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamoneda.

Iragarkiaren kodea: L2217723