6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

2023. urteko karga tasak

Goizuetako Udalak, 2022ko abenduaren 20ean eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1.–2023. urteko udal zergen karga tasak ezartzea:

1.1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,25 izanen dela.

1.2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko %0,25 a izanen dela.

1.3. Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko udal zergaren karga-tasa: exekuzio materialaren %4,5a izango da.

1.4. Hiri-lurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak eta gutxieneko tipoa aplikatuko dira

1.5. Jarduera ekonomikoen zerga: Legeak onesten dituenenak izango dira eta gutxieneko tipoa aplikatuko da

1.6. Zirkulazio zerga: legeak onesten dituenek izango dira.

2.–Erabaki honek 2023. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.

3.–Hau guztia jakinarazten da, eta behar diren ondorioetarako, Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Goizuetan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2217473