6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren tarifena. Hasierako onespena

2022ko abenduaren 20an Udalak egindako osoko bilkuran, ondorengo akordioa onartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea, Udal Hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantzaren tarifak aldatzea.

2. Akordio hau jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

3. Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada arestian aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4. Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onarpena argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra

Goizuetan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2217471