6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Eolikoetarako ordezko piezen biltegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Hori guztia, bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean ezarritakoa, bai eta lege hori bera garatzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa ere.

Sustatzailea: M. Torres Desarrollos Energéticos SL.

–Jarduera: eolikoetarako ordezko piezen biltegia.

Tokia: katastroko 3. poligonoko 450. lurzatia; posta helbidea: Noain-Ezkirozko industrialdea, G karrika, 9. zenbakia (Ezkirotz).

Getze Galarren, 2022ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2217572