6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Indargabetzea elkartze zibilen udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Fustiñanako Udalak, 2022ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Fustiñanako Udalaren elkartze zibilen udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da jendaurreko aldia, hura gaitu baitzen iragarkia argitaratuta 2022ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 8an; hala bada, behin betiko indargabetuta gelditzen da aipatu ordenantza, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Fustiñanan, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2217666