6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Etxauriko Udalak, 2022ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Ordenantzaren indargabetzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantzaren indargabetzea.

Etxaurin, 2022ko abenduaren 29an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2217732