6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

2023rako zerga-tasak

Etaiuko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onestea 2023ko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21eko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: Ehuneko 2,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: batez besteko tasa, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 176. artikuluari.

Etaiun, 2022ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Jenaro Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L2217655