6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

2022ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Eratsungo Udalak, 2022ko irailaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketen espedienteak, aparteko kredituak gaitzeko.

Iragarkia 2022ko 206. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 18an, argitaratu zen, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik nahiz erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1.–APARTEKO KREDITUA

GASTUAK:

1-4540-61900 Bide konponketa: 20.027,77 euro.

FINANTZAKETA:

1-1-40000 Lurralde Politikarako Estatu Idazkaritzak emandako dirulaguntza: 9.828,44 euro.

1-8700000 Gerakina gastu orokorretarako: 10.199,33 euro.

2.–APARTEKO KREDITUA

GASTUAK:

1-1-4540-69200 Inbertsioa Arregia etxebizitzarako biderako: 21.812 euro.

FINANTZAKETA: Diru-sarreren gehikuntza

1-450000 Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetan parte hartzea. 21.812 euro.

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Eratsungo Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eratsunen, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Ignacio Estanga Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2217676