6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko hogei lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 2108/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko hogei lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia (2021eko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8koan). Deialdiaren 11. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioaren kalifikazio epaimahaiak honako izangai hauen aldeko izendapen proposamena egin du: Olaia Aramendía Vidaurreta andrea, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandakoa; Miguel Ibañez Garcia jauna eta José Manuel Garcia Gila jauna, igoera txandakoak; eta Natalia Idoya Baines Pilart andrea, Edurne Izkue Redín andrea, Natalia Moreno Macuso andrea, Jokin Zubieta Valencia jauna, Francisco Javier Salinas Jimenez jauna, Josu Izquierdo Barásoain jauna, María Carmen Lacalle Unciti andrea, Antonia Ayuso Sobejano andrea, Urko Yaben Begino jauna, Mikel Mujika Erdozain jauna, Virginia Ekiza Juániz andrea, Javier Esparza Lauroba jauna, María Asunción Marin Gurrea andrea, Catalina Ortega Garnes andrea, Pablo Guijarro Salvador jauna, Sonia Muniáin Girones andrea eta Jesús Ignacio Lazcano Jáuregui jauna, txanda irekikoak, horiek baitira, lanpostuetarako baldintzak betetzeaz gainera, oposizioa gainditu duten izangaietatik bete beharreko lanpostuetan sartzen diren izangaiak.

Deialdiaren 11.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposaturiko izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

Iruñean, 2022ko abenduaren 22an.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2217490