6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

2023ko lan-egutegia eta egun baliogabeak

Abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lanaldiaren urteko lanordu kopurua ezartzen duenak, ezarritakoarekin bat eta ikusirik ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena (2022ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 27koa), Gobernu Batzarrak honako hau erabaki du aho batez:

Lehena.–Honako hauek izanen dira Berriozarko Udalean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2023. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 26a: Herriko jaieguna.

Orobat baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak.

Bigarrena.-Bat etorriz lan-baldintzei buruzko hitzarmenean/akordioan ezarritakoarekin, jaiegunak izanen dira Berriozarko festen hasierako eguna, abuztuaren 30, 14:00etatik aurrera, eta hurrengoa, abuztuaren 31.

Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da, indarreko legediarekin bat, salbu eta beren ezaugarriengatik eta legearen arabera beste bat duten lanpostuetan. Ordutegi malgua egonen da, indarrean dauden Funtzionarioen eta administrazio-kontratudunen lan-baldintzei buruzko Akordioaren VII. eranskinean eta Berriozarko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudunen lan baldintzei buruzko 2014-2015 urteetako Hitzarmenean araututakoa.

Laugarrena.–Berriozarko Udaleko bulegoetan, neguan, eguneko lanaldia izanen da 7 ordu eta 30 minutukoa, astelehenetik ostiralera bitarte. Udan (ekainaren 19tik irailaren 10era, biak barne), 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da lanaldia. Alkatetzaren erabaki bidez finkatuko da jendearentzako ordutegia aldi horretarako.

Bosgarrena.–Uztailaren 6an eta 7an bulegoak itxita egonen dira, modu horretan urteko lanorduen kopurura egokitzeko.

Berriozarren, 2022ko abenduaren 23an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2217669