6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Albaitaritzako klinika

Yulker Dzhindzhi Ademek jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du, albaitaritza klinikarako, Errota kaleko 18an, behean, Berriozarren (18. poligonoa, 22. lurzatia, 7. azpieremua, 3. hiri-unitatea).

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, behar izanez gero, aurkez daitezen bidezkotzat jotzen diren alegazioak edo oharrak, hala betez abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan xedatutakoa (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak).

Espedientea kontsultagai egonen da Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: https://sedeelectronica.berriozar.es/anuncios/.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriozarren, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2217382