6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

2023ko tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Berbintzanako Udalak, 2022ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldirako tasa eta prezio publikoei buruzko ordenantzak.

–Herri-lurren ordenantza.

–Udal kiroldegiaren ordenantza.

Jendaurrean egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2023ko ekitaldirako tasak eta prezio publikoak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Berbintzanan, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.

Iragarkiaren kodea: L2217338