6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Aldaketa, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko eta eremu publikoa ibilgailuen aparkaleku esklusiborako eta edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Berako Udalak, 2022ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko eta eremu publikoa ibilgailuen aparkaleku esklusiborako eta edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Erabakia 2022ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 8an, eta jendaurreko aldian inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat jo eta aldaketaren testu osoa ematen da argitara, uztailaren 2ko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Beran, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

ALDAKETA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA ATERATZEKO ETA EREMU PUBLIKOA IBILGAILUEN APARKALEKU ESKLUSIBORAKO ETA EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

Xedapen iragankor bakarra.

Ordenantza honen tarifen eranskinaren arabera ordaindu beharreko zenbatekoan %50eko murrizketa aplikatuko da, eta murrizketa hori indarrean egonen da Berako Udalak ibilgailuak bide publikotik kentzeko eta zaintzeko zerbitzurik ez duen bitartean.

Iragarkiaren kodea: L2217688