6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Gizarte Ongizatearen Alorrak hirugarren adinekoentzat 2023rako antolatutako ikastaro eta jarduera soziokulturaletarako sarrera, izen-emate eta matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen 26. ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udaleko Gizarte Ongizatearen Alorrak hirugarren adinekoentzat 2023rako antolatutako ikastaro eta jarduera soziokulturaletarako sarrera, izen-emate eta matrikulagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Dena dela, hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, horren berri emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, horrekin batera, behin betiko testua ere argitaratuko da.

Barañainen, 2022ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2217661