6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa, Udalaren aretoen eta lokalen (Kultur Eskola) erabilera arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Udalaren aretoen eta lokalen (Kultur Eskola) erabilera arautzen duen ordenantzan.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza fiskala behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eritzegoitin, 2022ko abenduaren 27an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2217690