6. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Sukaldedun taberna

Bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek.

Sustatzailea: Agustín Javier Sánchez Ortega eta María Victoria Aldaba Goñi.

Jarduera: sukaldedun taberna.

Tokia: Mugartea Etorbidea kalea 21 bis, behea, Mutiloa.

Mutiloan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2217418